BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - Sarbideen kontrola

SONEX enpresa liderra da Sarbideak Kontrolatzeko Sistemen arloan, eta irtenbide propioak ditugu era guztietako instalazioei erantzuna emateko; batetik, instalazio txikietarako sarbideen kontrolerako sistema erraz eta merkeei (DOC sistema autonomoak) eta, bestetik, Estatuko merkatuan egun dauden sarbideen kontrolerako instalazio handi eta konplexuagoei (esate baterako, Barajasko aireportua edo Telefónica-ren komunikazio-hiria; 1.000 irakurgailu baino gehiago kudeatzen ditugu instalazio horietan).

Irtenbideak eskaintzen ditugu guk garatzen eta fabrikatzen baititugu irakurgailuak, kontrol-unitateak (CPUak) eta hori guztia kudeatzen duen softwarea (DASS); horri esker, gainera, produktua proiektu eta premia berrietara ere egokitu dezakegu.

Arkitektura ireki eta guztiz modularreko produktua dugu. Pertsonei, ibilgailuei... sarbideen kontrolerako irtenbideak ematen dizkie, eta sarbideen kontrolerako gure sistemak instalatzen diren sektore guztietako beharrei erantzuna emateko gauza da (hala nola enpresa pribatuak, eraikin enblematikoak, erakunde publikoak eta ministerio-eraikinak, ospitaleak, unibertsitateak, museoak...).

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra