BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - ADSL-Internet Zerbitzua - Posta elektronikoko eta web zerbitzu profesionala

Sonexen SQL eta MySQL datu baseetarako konexioa duten web zerbitzariak ditugu.

Gaur egun, enpresetan posta elektronikoa komunikatzeko tresna azkarra, ekonomikoa eta funtsezkoa da. Hala ere, era guztietako arriskuak, besteak beste, birusak, spama eta troiarrak jasotzeko atea ere izan daiteke.

Jasotako posta iragazteko zuk denbora eta dirua erabili behar dituzu.

Sonexek irtenbide integral bat du, eta, horri esker, ez duzu berriz kezkatu beharko.

Postako birusen eta spamaren aurkako irtenbideak dituen zerbitzari indartsua da.

Birusen aurkako sistema:
Mezu guztiak aztertzen ditu zure postontzira iritsi aurretik, birus ezagunen bila. Birusik aurkituz gero, mezua garbitu egingo da, eta birus bat zuela adieraziko zaizu.
Spamaren aurkako sistema:
Spama automatikoki aurkitzeko tresna da. Mezu elektronikoak aztertzen ditu (goiburuak, gorputza edota mezu osoa) eta patroi jakinak bilatzen ditu. Aurkitzen duen patroi bakoitzeko, puntuak gehitzen dizkio. Puntuazioak atari jakin bat gainditzen duenean, mezua spam gisa sailkatuko da. Horretarako arauen sistema bat eta proba heuristiko ugari (irtenbide bat aurkitzeko frogak, azterketak edo hurbilketak erabiltzen dituzten algoritmoak) baliatuko dira. % 75 eta % 99 arteko eraginkortasuna du.

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra