BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - Mantentze-lanak

Mantentze-lanak barne hartzen dituzten ekipo telefonikoen laguntza teknikoaren baldintza orokorrak

  1. Ekipo telefonikoen laguntza teknikoko zerbitzuaz arduratuko dira gure langileak, besteak beste, Alcatelek ziurtatuta daudenak.
  2. Bertatik bertarako Zerbitzu Teknikoa – In Situ: behar diren bisitaldi guztiak, berez ekipo telefonikoari ez dagozkion abisuen ondoriozkoak barne, baldin eta ekipoaren ez-ohiko funtzionamendua eragiten duten auziei buruzkoak badira.
  3. Urruneko Zerbitzu Teknikoa: sistemaren edozein arazo berehala konpontzea ahalbidetzen du kaltetutako makinaren kontrola zuzenean hartzeko softwarea erabilita, bertara hurbildu behar izan gabe.
  4. Aholkularitza: zure enpresak behar duen guztietan erabili ahalko du zerbitzu hau, informatika eta komunikazio arloei dagokienez.
  5. Kontratu honek ordezko-piezak eta lan-eskua barne hartzen ditu. Konponketa-lanak zure egoitzatik kanpo egitekoak balira, SONEX, SL-k konponketa-lanek iraun artean komunikatuta egon ahal izateko telefono-lineak instalatuta utziko lizkizuke.
  6. Ez dira barne hartzen ekipo telefonikoaren erabilera okerrak, uholdeek, suteek, hondamendi naturalek, eta abarrek, eragindako matxurak. Kalte horien estaldura zure aseguruari dagokio.
  7. Mantentze-lanen kontratu hau urtero berrituko da era automatikoan eta dagokion KPIaren igoera aplikatuko zaio, besterik adostu ezean.
  8. Urtean behar adina aldiz erabili ahalko dira zerbitzuok eta, horrenbestez, zure ekipoa zainduta egotea bermatuko da.
certificado IQNET, certificado AENOR, alcatel telecom

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra