BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - Ahotsa - IP telefonia

Datu-sareen gaineko ahots-komunikazioena instalazio operatiboetan (VoIP) esperientzia egiaztatua duen teknologia da; bertan enpresen IP azpiegiturak baliatzen dituzte ahots-elkarrizketa korporatiboak txertatu ahal izateko. IP telefonia ekarri du teknologia horren bilakaerak, eta ahotsa IP sarearen beste aplikazio bat da. Ahotsaren eta datuen mundua guztiz integraturik daude IP ekipoen bitartez (PBX IP edo GateKeeper, Gateway, IP telefonoak...); hala, IPren saretik bertatik kudeatzen eta kontrolatzen dira ekipoak, horiek mantentzeko kostua nabarmen murriztuta.

IP formatuko ahots-zirkulazioak enpresaren barneko sarearen bitartez bidaiatzen du.

Ondorioz, barneko telefono-deiak doakoak dira. Gainera, bulego zentraletik edo beste egoitza handi batzuetatik bidera daitezke herrialde barruan edo kanpora egin beharreko distantzia luzeko deiak; era horretan, tarifak are merkeagoak izango dira, dei-bolumen handiagatik. Horregatik guztiagatik, VoIP teknologiari esker izugarri aurrezten dute enpresek.

Teknologia hori ezartzea eragiten duten arrazoi ekonomikoez gain, aplikazioak dira joera horren bultzatzaile nagusiak. Sareak integraturik daudenez, ahots- eta datu-aplikazio berriak sor daitezke, mezularitza bateratua esate baterako. Horri esker, erabiltzaile-interfaze bakar batek zerbitzu guztiak (posta elektronikoa, faxa, telefonoak, erantzungailuak...) barne hartuko ditu; halaber, sarearen edozein tokitatik eskuratu ahal izango ditugu.

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra