BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - ADSL-Internet Zerbitzua - Firewall-a

Firewalla segurtasun gailua da. Ikus dezagun zehazki zer egiten duen eta haren funtzionamendua zertan oinarritzen den.

Firewall gailuak sareen arteko suebaki bezala funtzionatzen du; beraz, sareen arteko transmisioak baimentzen edo galarazten ditu. Ohikoena sare lokal baten eta Internet sare baten artean erabiltzea da, segurtasun gailu bezala, kanpoko erabiltzaileak ez daitezen zure informazio konfidentzialera sartu.

Firewall bat bi sareen arteko komunikazioak kontrolatzen dituen iragazkia baino ez da, eta horien izaeraren arabera, transmisioa baimentzen edo galarazten du. Komunikazio bat baimentzeko edo galarazteko, firewallak horri dagokion zerbitzu mota aztertzen du, hau da, web orria, posta elektronikoa edota IRC. Zerbitzu horren arabera, firewallak baimena ematen dio edo ez. Gainera, firewallak komunikazioa sartzen edo irteten ari den aztertzen du, eta helbidearen arabera, baimendu egiten du edo ez.

Hala, baliteke firewall batek sare lokal baten eta Internet arteko web, posta eta ftp zerbitzuak baimentzea eta IRCrakoak galaraztea, gure lanerako beharrezkoak ez direlako. Internetetik sare lokal baterako sarbideak ere konfigura ditzakegu. Denak galarazi edo zenbait zerbitzu baimen ditzakegu, adibidez, web zerbitzua (web zerbitzari bat badugu eta Internetetik erabilgarria izatea nahi badugu). Gure firewallaren arabera, sare lokal baten erabiltzaileak sare horretara sartu ahalko dira Internet bidez, erabiltzaile direla egiaztatu ondoren.

Firewallak software edo hardware gailuak izan daitezke. Hau da, sarearen eta Internetera konektatzeko kablearen artean instalatutako gailu edo Internetera konektatzen den modemean instalatutako programa izan daitezke. Sareen arteko komunikazioak monitorizatu besterik egiten ez duten ordenagailu indartsuak eta softwareak ere baditugu.

SUEBAKI MOTAK

  1. Iragazkiak dituen routerra
  2. Suebaki softwarea duen routerra
  3. Suebaki dedikatua (kutxa beltza)
  4. Zerbitzariaren gainean exekutatzen den suebaki softwarea

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra