BARRUTI PRIBATUA:

Lege-oharra

Ohartarazpen honen bidez, SONEX S.L. Telecomunicaciones enpresak (aurrerantzean SONEX), egoitza Zorroaga pasealekua, 11 behea, Donostia, 2011, Gipuzkoan duenak, bere jabetzako Internet atarien erabiltzaileei (aurrerantzean «Erabiltzaileak» eta «Atariak») datu pertsonalak babesteko bere politikaren berri eman nahi die, Erabiltzaileek erabaki dezaten, modu askean eta beren borondatez, SONEXi eman nahi dizkioten eskatzen dizkien datu pertsonalak edota SONEXek Atarian harpidetzerakoan edo Atariaren bidez eskainitako zerbitzuren batean alta eskatzean eskura ditzakeenak. SONEXek politika hau aldatzeko eskubidea izango du, bai legegintzako berritasunei bai jurisprudentziakoei egokitzeko, baita industria-praktikei egokitzeko ere. Balizko kasu horietan, SONEXek orri honetan iragarriko ditu eginiko aldaketak, haiek abian jarri aurretik eta arrazoizko denborarekin.

SONEXen helburu nagusietako bat intimitatea errespetatzea eta informazio pertsonala babestea da, eta halaxe dauka jasota bere Informazio Sistemen Segurtasun Politikan. SONEXek bermatu egiten du datuak babesteko araudia betetzen duela, bereziki, abenduaren 13ko Datuak Babesteko Lege Organikoa (LOPD 15/1999), eta Legeari loturiko datu pertsonalen tratamendu automatizatuan segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duten neurriak ditu bere esku.

Indarreko legedian ezarritakoari jarraiki, dagokion inprimakia betetzen duten erabiltzaileei jakinarazten zaie haien datuak fitxategi automatizatu batean gordeko direla, eta fitxategi horren sorrera behar bezala jakinarazi zaiola Datuak Babesteko Agentziari.

Adierazitako fitxategiaren helburua erabiltzaileak eskaturiko informazio komertziala idatziz, telefonoz edo bide elektronikoz eman ahal izatea da. Inprimaki hori bidalita, erabiltzaileak baimena ematen dio SONEXi hark bere Taldeko enpresei laga diezaien, zerbitzua hobetzeko xede bakarrarekin eta, betiere, datu pertsonalei buruzko Espainiako araudia errespetatuta. Une oro, erabiltzaileak datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea izango du; horretarako, idatzizko jakinarazpena bidali beharko dio sail komertzialari honako helbide honetara: Zorroaga pasealekua, 11 behea, Donostia, 20011, Gipuzkoa.

SONEXek cookieak erabil ditzake Erabiltzaile bat Atariko webguneetan eta web orrietan nabigatzen dabilenean. Atariko webguneetan eta web orrietan erabilitako cookieak ordenagailu jakin baten nabigatzaileari soilik daude lotuta (Erabiltzaile anonimoa), eta ez dute, berez, Erabiltzailearen izenik ala abizenik ematen. Cookiei esker ezagut ditzake SONEXek erregistraturiko Erabiltzaileen nabigatzaileak, haiek lehen aldiz izena eman ostean; horrek esan nahi du ez dutela bisita bakoitzean izena eman beharko, haiei bakarrik erreserbaturiko eremuetan eta zerbitzuetan sartzeko.

Erabilitako cookiek ezin dituzte beste hornitzaile batzuek sorturiko cookie fitxategiak irakurri. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, horrela cookieak jasotzean pantailan bertan jakinarazpena ikusi ahal izateko eta bere disko gogorrean cookieak instalatzea galarazteko. Arren, kontsulta itzazu zure nabigatzailearen jarraibideak eta gidak, emandako informazioa zabaltzeko. Ataria erabiltzeko ez da beharrezkoa Erabiltzaileak SONEXek bidalitako cookieak instalatzea; nolanahi ere, kasu horretan, Erabiltzaileak erabiltzeko aldez aurretik erregistratzea eskatzen duten zerbitzu guztietan izena eman beharko du erabiltzaile gisa.

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra