BARRUTI PRIBATUA:

Zerbitzuak - Ahots eta Datu Sareak

SONEX enpresak, sareak instalatzeaz gain, ahotsaren eta datuen konektibitateko irtenbide osoak ezartzen ditu 5,5 e eta 6 kategoriako UTP kablearen edo zuntz optikoaren bidez. Zure sare lokala, ordezkaritzadun konexioak eta Interneterako konexioa instalatzen eta konfiguratzen ditugu, ordenagailu guztiek abantailak baliatu ahal izan ditzaten.

SONEX enpresak informatika, sare-azpiegitura, konektibitate, software... arloan dituzun beharren gaineko aholkularitza emango dizugu. Ordenagailuak ez badituzu oraindik sarean, nola konektatu esango dizugu, baita sareak zer emango dizun ere; halaber, zure ordenagailuak komunikatzeko behar diren hardwareko, konektibitateko eta softwareko produktu guztiak ezarriko ditugu. Baldin eta sare lokala baduzu baina ordenagailuetan Interneteko zerbitzuak erabili nahi badituzu, zure neurrira egindako konektibitate-irtenbideak proposatu dizkizugu. Horretaz gain, telefono bidezko eta zuzeneko laguntza teknikoa eskainiko dizugu, baita mantentze-kontratuak ere, sareen arloan erabat lasai egon zaitezen.

Azpiegiturak:
Gure enpresako azpiegitura sailak sare lokaletan (LAN) konektibitateko irtenbideak diseinatzen eta ezartzen ditu; horietan 5, 5e edo 6 kategoriako pare bihurrituzko kableak edo, bestela, zuntz optikozko kableak erabiltzen ditugu.
Wireless SAREAK:
Azken teknologiak dituzten haririk gabeko sareak, 54 MB/s-ko 802.11g homologazioa dutenak.

Zorroaga Pasalekua, 11 baxua · 20011 Donostia · Tel.: 943 474 585 · SONEX Industrial S.L. 2012 © Eskubide guztiak bere esku

  • Gunearen mapa
  • harremanetarako
  • lege-oharra